Mendaur institutuko DBH 4koen zozketako sariak Urrozera eta Legasara joan dira

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 3a, 11:30

Doneztebeko Mendaur institutuko DBH 4ko ikasleek ikas-bidaiarako dirua biltzeko zozketa egin dute. 1499 eta 0666 zenbakiak izan dira sarituak eta Legasan eta Urrozen tokatu dira.

Sarituetako batek Oizko ostatuan bi lagunentzako 40 euroko otordua eta Doneztebeko Merkatarien eta Zerbitzuen Elkarteko dendetan gastatzeko 50 euroko txartela eskuratu ditu. Eta bertzeak Elgorriagako bainuetxean bi lagunentzako zirkuitua eta saski eder bat.

Zozketa apirilaren 25ean egin zuten eta sarituek hamabortz eguneko epea izanen dute sariak institutuan biltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun