1987an hasi ziren elkartzen Ameriketan artzain ibilitako sunbildarrak eta aurten 15 bildu dira maiatzaren 1ean, egindako ospakizunetan. Lehenik 12etan meza nagusia izan zuten. Ondotik, familia argazkia atera zuten eguraldi ederra lagun. Hortik, Bustitz Ostatura highballa hartzera joan ziren, eta bertan bazkaldu zuten. Argazkietan ikusi daitekeen bezala, ohitura segituz, lur azpian Joxe Mari Arretxea Manterolak egindako bi ogi eder dastatzeko aukera ere izan zuten.
Argazkiak: Nieves Biurrarena eta Juan Luis Alzugarai.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.