Ados pilota elkarteak eta Malerrekako Mankomunitateak, Malerrekan errespetuzko harremanak kanpainaren barrenean, Malerrekako Erronka pilota txapelketa antolatu dute, zazpi herritako udalen eta Doneztebeko Santamaria jatetxearen eta Ttipi-Ttapa Fundazioaren laguntzarekin. Ezkurran, Donamarian eta Legasan jokatutako jardunaldien ondotik, Ekaitza eta Mendaur taldeak izanen dira aurrez aurre maiatzaren 1ean, igandean 12:00etan Saldiasko pilotalekuan.
Ekaitza taldearekin, Iera Iturriaga leitzarra, Naroa Etxekolonea zubietarra eta Ane Mendiburu zubietarra ariko dira eta Mendaur taldearekin, Arrieta, Oses eta Mujika. Binaka partida bat 22 tantora eta lau eta erdiaren barrenean 18 tantora jokatuko dituzte. Profesionalen arteko partiden aitzinetik, 11:00etan eskualdeko pilotari gaztetxoen arteko partidak jokatuko dituzte Saldiasko pilotalekuan.