Liburuaren eguna ospatuko dute bihar Doneztebeko eskolan

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 28a, 15:00

Erreka Guraso elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu eskolako estalpean

Bihar, apirilaren 28an, Liburuaren eguna ospatuko dute Doneztebeko San Miguel ikastetxeko estalpean arratsaldean. Erreka guraso elkarteak antolatua, Doneztebeko Udalaren laguntzarekin, liburu trukaketarekin hasiko dute jardunaldia. 16:00etatik 17:00etara bakoitzak bere liburua eramaten ahalko du, eta 17:00etatik aitzinera bertze liburua hartzeko aukera izanen dute. Ondotik, merienda autogestionatua izanen da, norberak berea eraman eta elkarbanatzeko, eta ipuin kontalaria eta eskulanak egiteko tailerra ere izanen dute gaztetxoek. Jardunaldia bukatzeko, musika izanen dute DJ Luismiren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun