Ortzegunean eta ortziralean pintxo bat dastatzeko aukera izan zen, eta ortziralean eta larunbatean bigarren bat. Ondorengo bi pintxoak egin zituen jatetxe bakoitzak:
- Fonda: Porru eta ganbaz betetako hostopila saltsa amerikarrarekin; eta ahuakate tosta, patata egosi, arraultza lore eta ganbekin.
- Bustitz: Gamuxino; eta muxaka
- Ariztigain: Bakailao itsasontzia; eta foiez eta onddoz betetako gazta saretxoa.
Herritarrek emandako boto bidez, Ariztigain kanpineko bigarren pintxoak irabazi zuen sariketa, foiez eta onddoz betetako gazta saretxoak.
Guztira 1.020 pintxo saldu zituzten, eta botoa eman zuten partaide guztien artean Iñaki Aranbillet Jaimerenari tokatu zitzaizkion magra eta bi botila ardo. Mezu honen bidez eskerrak eman bertze urte batez ostatuei pintxo aste eder hau antolatzeagatik baita parte hartu duten guztiei ere.