Motorzale bat hilda aurkitu dute Zubietako sakan baten hondoan

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 27a, 09:00

NA-1700 errepidean izan da istripua.

Gaur goizaldean motorzale bat hilda aurkitu dute Zubietako sakan baten hondoan. Hildakoa atzo arratsaldetik desagertuta zegoen, eta Foruzaingoa bere bila ari zen. Motorrarekin itzuli bat ematera atera zen, eta 23:00etan etxetik falta zela eta senitartekoek salaketa jarria zuten. 

Istripua NA-170 errepidean izan zen, eta dirudienez, errepidetik atera zen gidaria; Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun