Jabalera nagusitu zaio Utergari Iruñerriko II. Erremonte txapelketako hirugarren jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 25a, 20:00

Aimar Jabalerak eta Ionek txapelketako bigarren garaipena lortu zuten, oraingoan Uterga eta Barricarten kontra.

Euskal Jai Erremonte Fundazioak antolatutako Iruñerriko II. Erremonte Profesionaleko Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu dute apirilaren 23an, larunbatean Uharteko Toki Alai pilotalekuan. Lehen partidan, Xanti Uterga doneztebarrak eta Barricart liderrek 31-35 galdu zuten Aimar Jabalera doneztebarraren eta Ionen kontra.

Bigarren partidan ez zen eskualdeko erremontistarik izanen: Zeberio II.a eta Otano, 35-24 irabazi zieten eta Matxin III.a eta Agirrezabalaren kontra.

Emaitza hauekin, oraindik Utergak eta Barricartek lidergoari eusten diote, 9 punturekin. Jabalera eta Ion eta Zeberio II.a eta Otano zortzina punturekin berdinduak daude bigarren postuan eta elkarren kontra ariko dira heldu den larunbatean Antsoainen. Irabazleek lidergoa hartuko dute eta finalean izateko urrats handia emanen dute. Otxandorena-Saldias eta Matxin III.a eta Agirrezabala bikoteek puntu bana dute eta hauek ere elkarren kontra jokatuko dute. Oraindik aukeratxoren bat izan nahi duenak irabazi egin beharko du nahitaez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun