Lanak antolatu eta banatzeko hiru talde sortu dituzte. Lehenengo boluntario taldea trafikoa gidatu, eta aparkalekuak antolatzeaz arduratuko da; bigarren taldea muntaia eta garbiketa lanak egin eta antolatzeaz, eta hirugarren taldeko kideak egun horretan
egonen den txosnan lanean egonen dira.
Lan talde hauetan apunta tzeko zerrenda Ostatuan dago, eta bertan izena eman ondotik antolatuko da bakoitza zein
lanetan arituko den. Udalak herritarrei parte hartzeko deia egin die, « Malerrekako Eguna 13 urtetik behin antolatzea egokitzen delako, eta besta polita izanen delako».