Ezkurra memorialeko azken finalerdiak jokatu dituzte igandean

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 25a, 11:00
Enaitz Anso oronoztarra senior mailako txapelaren bila saiatuko da, Hernaniko IƱigo Labakaren kontra.

Donezteben maiatzaren 7an jokatuko diren finaletako finalista guztiak erabaki dira dagoeneko

Josetxo Ezkurra zenaren omenez Doneztebeko Erreka elkarteak antolatutako hogeita hamaikagarren pilota txapelketa azken txanpan sartua da. Egunotan finalerdiak jokatu dituzte Donezteben. Lehenengoak asteazkenean eta ortzegunean jokatu zituzten eta igandean jokatu dituzte azkenak, tartean senior mailakoak. Maiatzaren 7an Donezteben jokatuko diren zazpi finalak zein pilotarik jokatuko dituzten jakina da dagoeneko. Senior mailan, Hernaniko Iñigo Labaka eta Zugarraldeko Enaitz Anso oronoztarra izanen dira aurrez aurre.

Igandean Donezteben, finalerdiak

Kadeteak

  • Oier Ibarluzea (Lapke), 18  - Mikel Leonet (Oiarpe), 3

Benjaminak

  • Aitor Sarasa (Berriozar), 18 – Julen Agesta (Txaruta), 5

Jubenilak

  • Odriozola (Ilunpe), 6 – Oihan Etxeberria (Oiarpe), 18

Seniorrak

  • Iñigo Labaka (Hernani), 18 – Ruiz de Larramendi (Lapke), 16
  • Josu Eguren (Lapke), 14 – Enaitz Anso (Zugarralde), 18

 

Finalak maiatzaren 7an Donezteben

Gisa honetara, maiatzaren 7an Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan jokatuko dira finalak.

Benjamin mailan: Erik Igoa (Bortziriak) – Aitor Sarasa (Berriozar)

Alebin mailan: Mattin Leiza (Erreka) – Sergio Santesteban (Esteribar)

Infantil mailan, mutikoak: Igor Nazabal (Oberena) – Iñigo Alberdi (Ataun)

Infantil mailan, neskak: Goiuri Zabaleta (Aurrera) – Aizane Ibarrola (Uharte)

Kadeteak: Endika Santesteban (Oberena) – Oier Ibarluzea (Lapke)

Jubenilak: Labaka (Ilunpe) – Oihan Etxeberria (Oiarpe)

Seniorrak: Iñigo Labaka (Hernani) – Enaitz Anso (Zugarralde)

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun