Murrizketarik gabe eman diote hasiera aurtengo denboraldiari Leurtzan

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 23a, 09:00
Leurtzako urtegiko ikuspegia.

Azken bi urteetan ez bezala, murrizketarik gabe eman diote hasiera 2022ko Leurtzako urtegiko denboraldiari. Beti bezala, Aste Santuan hasi eta urri hondarrera arte egonen da zerbitzua martxan. Garai guzti honetan hiru langile arituko dira bertako zereginetan; Mari Jose Zozaia, Marga Murillo eta Mari Jose Arburua izanen dira  garbiketa egiten, eremua zaintzen, datozen bisitariei harrera egiten eta baita auto bakoitzari ordaintzea dagozkion 3 euroak kobratzen ere arituko direnak. Hiru hauek, joan den urtean urtean aritutako pertsona berak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun