Euskal Jai Erremonte Fundazioak antolatutako Iruñerriko II. Erremonte Profesionaleko Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute apirilaren 23an, larunbatean Uharteko Toki Alai pilotalekuan, 17:00etan hasita. Lehen partidan, Xanti Uterga doneztebarrak eta Barricart liderrek (bi partidak irabazi dituzte) Aimar Jabalera doneztebarraren eta Ionen kontra jokatuko dute. Hauek ere jokatu duten partida bakarra irabazi dute.
Bigarren partidan ez da eskualdeko erremontistarik izanen: Zeberio II.a eta Otano, Matxin III.a eta Agirrezabalaren kontra ariko dira.
Txapelketako jaialdi guztiak bezala, hau ere Adanoren alde izanen da eta 5 euroko sarrera ordaindu beharko da.