Euskarazko hiru liburu gomendatu ditu Edorta Amuruak Kultur Zarean

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 23a, 10:00

Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Kultur Zarea bideo bildumaren 7. Atala argitaratu du. Oraingoan, Edorta Amurua Zubiria zubietarrak euskarazko hiru liburu gomendatu ditu: Patziku Perurenaren Goizuetan bada gizon bat, Eneko Aizpuruaren Bidasoan gora, eta Nerea Arrienen Jende likidoa. Hiru liburuak Doneztebeko liburutegian eskuragarri daude. 

Kultur Zarea bideo bilduma osoa hemen ikusten ahal da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun