Aste Santuko kontzentrazioan parte hartu dute Errekako judokek Larrabiden

Ortzegun Santutik larunbatera, hilaren 14tik 16ra judo kontzentrazioa egin dute Iruñeko Larrabiden. Honetan, parte hartzeko aukera izan dute Doneztebeko Erreka Elkarteko neska-mutilek, espainiar estatu osotik etorritako bertze hainbat judokekin batera. Entrenamentuak maila haundikoak izan dira eta aunitz ikasi dute. Erreka judo eskolatik, Noelia Ariztia irakaslearekin batera, lau ikasle hurbildu dira: Maialen Maritxalar, Gaxuxa Zelaieta, Eki Zulaika eta Unax Zulaika.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun