Euskal Jai Erremonte Fundazioak antolatutako Iruñerriko II. Erremonte Profesionaleko Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten apirilaren 16an, larunbatean Zubiriko Esteribar kiroldegiko pilotalekuan. Lehen partidan, Xanti Uterga doneztebarrak eta Barricart-ek 35-31 irabazi zieten Eloi Otxandorena doneztebarrari eta Aimar Saldias oiztarrari. Honela, Uterga eta Barricart lider dira sailkapenean, jokatutako bi partidak irabazita. Otxandorenak eta Saldiasek, aldiz, biak galdu dituzte.
Bigarren partidan ere eskualdeko erremontista bat izan zen, Aimar Jabalera doneztebarra. Ionekin batera 35-32 irabazi zien Matxin III.a eta Agirrezabalari.