Etxeetatik gozokiak botatzen zaizkie haurrei.
Beintza-Labaiengo ohitura zaharrari eutsiz, urtero bezala, Ostegun Santuko arratsaldean, haurrak herriko karriketan barrena ibili ziren eskean. Aitzinako bertso bat abesten duten bitartean, etxez etxe joaten dira, eta bertan goxokiak botatzen zaizkie. Garai bateko belaunaldietako haurrei gaztainak banatzeko ohitura izaten zen eta hortik dator ohituraren izena ere, ‘Gaztain ximelak’.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.