Apirilaren 20an eta 21ean, bazko asteko asteazken eta ostegunean 10:30etik 12:30era eskulan tailerra emanen du Iciar Mikelperizenak Zubietako eskolan, 12 urtetik beheitikoentzat. Izen-ematea apirilaren 18ra arte egin daiteke Zubietako udaletxera deituz eta 10 euro ordaindu beharko da materialerako. Gehienez ere 15 hau onartuko dituzte. Aste Santuko oporraldia aprobetxatzeko modu polita. Argazkia iazko margolan tailerrekoa da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.