XXXI. Josetxo Ezkurra Memorialean infantil mailako final laurdenak jokatuko dituzte apirilaren 13an Donezteben

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 12a, 20:00
Ezkurra pilotalekuak hartuko ditu asteazkenean infantil mailako final laurdenak eta kadete mailan jokatzeko falta dena.

Asteazken arratsaldean kadete mailan falta den final laurdenetako partida ere jokatuko dute

 Josetxo Ezkurra zenaren omenez hogeita hamaikagarren pilota txapelketaren barrenean, infantil mailako final laurdenak jokatuko dituzte apirilaren 13an Doneztebeko Koteto Ezkurra pilotalekuan. Asteazkenean 18:00etan hasiko den jaialdiko lehen partida, dena den, kadete mailan jokatzeko gelditu zen final laurdenetako partida jokatuko dute.


Donezteben, asteazkenean 18:00etan, kadete mailako final laurdenak

  • Iker Izagirre (Lapke) - Ruben Campo (Barberito

Donezteben, asteazkenean 19:00etan, infanti mailako final laurdenak

  • Pablo Aldaz (Buruzgain) - Unai Zelaiaran (Oiarpe)
  • Ekhi Oses (Hernani) – Aitor Etxeberria (Oiarpe
  • Iñigo Alberdi (Ataun) - Ekaitz Mikelez (Lodosa)
  • Igor Nazabal (Oberena) - Unax Bereau (Arkupe)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun