Sunbillako Pintxo Astearen zortzigarren edizioa eginen dute apirilaren 14tik 17ra

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 12a, 11:00

2020an egin zen zazpigarren edizioan guztira 1.260 pintxo saldu zituzten eta puntuaziorik gehiena lortu zuena Fondako bakailu tostada izan zen.

Sunbillako Pintxo Astearen zortzigarren edizioa eginen dute apirilaren 11tik 17ra Ariztigain, Bustitz eta Fonda ostatuetan. Lehenbiziko pintxoa ortzegun arratsaldean eta ortziralean egun osoan eskainiko dute eta bigarrena larunbatean egun osoan eta igande goizean. Ekimen honetan parte hartzen dutenen artean urdaiazpiko bat eta bi botil ardo zozketatuko dituzte apirilaren 18an, astelehenean 12:00etan Ariztigain kanpinean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun