Uterga eta Barricartek eta Zeberio II.ak eta Otanok lortu dituzte Iruñerriko II. Erremonte Txapelketako lehen garaipenak

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 11a, 11:00
Iruñerriko erremonte txapelketan Barricart, Uterga, Agirrezabala eta Matxin III.a. Urdinak nagusitu ziren.

Euskal Jai Erremonte Fundazioak antolatutako Iruñerriko II. Erremonte Profesionaleko Txapelketa abiatu da apirilaren 9an Ezkabarten. Lehenbiziko garaipen garbiak lortu dituzte larunbatean beteranoek: Xanti Utergak eta Barricartek 24-35 irabazi zieten Matxin III.ari eta Agirrezabalari eta Zeberio II.ak eta Otanok 35-20 irabazi zieten Eloi Otxandorena doneztebarrari eta Aimas Saldias oiztarrari.

Saldias, Otxandorena, Otano eta Zeberio II.a. Malerrekako bikoteak galdu egin zuen.

 

Apirilaren 16an Zubirin

Hurrengo jardunaldia, apirilaren 16an, larunbatean 19:00etan hasiko da Zubirin. Uterga eta Barricart, Otxandorena eta Saldiasen kontra ariko dira lehen partidan eta Matxin III.a eta Agirrezabala, Aimar Jabalera doneztebarraren eta Ionen kontra bigarrenean.

Ondotik ariko dira apirilaren 23an Uharten, apirilaren 30ean Antsoainen eta maiatzaren 6an Iruñean eta ligaxkako sailkapeneko bi lehenbiziko bikoteek jokatuko dute finala maiatzaren 14an Atarrabian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun