Lau eta erdiaren barrenean jokatutako partidan Mendaurko Osesek 18-9 irabazi zion Xarutako Aldaregiari eta binaka, Mendaurko Arrieta eta Mujikak 22-16 irabazi zieten Xarutako Irantzu Iantzi beratarri eta Ruiz de Larramendiri.
Jaialdia irekitzeko pilotari ertainek jokatutako partidan Goiuri Zabaleta leitzarrak eta Janire Sotilek 22-14 irabazi zieten Leire Oskoz eta Nahia Bertiz sunbildarrari.
Datorren igandean Donamarian
Malerrekako erronkako bigarren jardunaldia apirilaren 17an, igandean 19:00etan jokatuko dute Donamariako pilotalekuan Axkin (Orbegozo, Ruiz de Infante eta Naroa Agirre) eta Ekaitza (Iera Iturriaga leitzarra eta Naroa Etxekolonea eta Ane Mendiburu zubietarrak) taldeek.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!