Ederra izan zen Iñaki Perurenak Zubietan egin zuen bakarrizketa. Harria eta gizakiaren inguruko hausnarketekin hasi zuen bakarrizketa, harria eta gizakiaren lotura estua azalduz, Antzinarotik hasi eta gaur egun artekoa. Ondoren, bere bizipenak nolakoak izan diren azaldu zizkigun, txiki-txikitatik aitonari esker lortu zituen baloreak eta haien ondorioak aztertuz.
Bertsotan aritzeko denbora ere izan zuen, esaterako, Ameriketan izan zenean bertara artzain bezala joandako baztandar batzuei botatakoa, edota, emazteari lehenengo haurra izan zuenean kantatutakoa. Bakarrizketa bukatzeko, harriaren aurrean jarri eta hitz egin zion. Bere barrua hustu zuen, beretzat eta bere bizian duen tokia azalduz.

