Lau domina lortu dituzte Errekako judokek Nafarroako Kirol Jokoetan

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 6a, 11:00

Errekako judokak larunbatean Mendillorriko kiroldegian jokatutako Nafarroako Kirol Jokoetako azken jardunaldian.

Apirilaren 2an Mendillorriko kiroldegian izan ziren Errekako sei judokak podiumean sartzeko lehian izan ziren

Infantil eta kadete mailetan judoko Nafarroako Kirol Jokoen azken jardunaldia jokatu zuten apirilaren 2an Mendillorriko kiroldegian. Azken bi faseetan bezala, honetan ere Doneztebeko Erreka elkarteko judo eskolako sei kirolari izan ziren lehian eta seiak podiumera igotzeko borrokan izan ziren. Horietatik lauk lortu zuten..

Kadete mailan, Maialen Maritxalar -63 kiloko kategorian eta Gaxuxa Zelaieta -57 kiloko kategorian aritu ziren. Biek lortu zuten podiumera igotzea. Maialenek bigarren postua lortu zuen eta Gaxuxak hirugarrena.

Gaxuxa Zelaieta eta Maialen Maritxalar, brontzezko eta zilarrezko dominekin.

Noelia Ariztia entrenatzaileak dioenez, «ehuneko ehuna utzi zuten tatamiaren gainean eta emaitzak iritsi zaizkie».

Bertze aldetik mutil infantiletan, Eneko Zulaika -60 kiloko kategorian, Joanes Juanotena -46 kiloko kategorian, Xabat Maritxalar -42 kiloko kategorian eta Unai Irigoien -38 kiloko kategorian lehiatu ziren.

Lauak borrokatu ziren brontzea lortzeko, eta Joanes eta Xabat izan ziren hirugarren postua lortu zutenak.

Joanes Juanotena eta Xabat Maritxalar, brontzezko dominekin.

 

Beraz, balorazio ona egin du Noelia Ariztiak: «Guztek lan bikaina egin dute. Aitzinera eginez eta egindakoarekin aunitz ikasiz».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun