Iñaki Perurenaren bakarrizketa apirilaren 8an Zubietan

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 4a, 18:00

Zubietako Udalak antolatua, Iñaki Perurenak Harria, maitasun istorioa bakarrizketa eta erakustaldia aurkeztuko du apirilaren 8an, ortziralea, estalpean 19:30ean. Nolabait Korrikaren etorrera girotzeko ekitaldia izanen da. Ondotik, gazteek herri afaria ere antolatu dute, 21:30ean. Ensalada, oilasko paella, postrea, kafea, kopa eta edaria izanen dute menuan. Apuntatzeko azken eguna apirilaren 6a (asteazkena) izanen da Santxon eta 5 euroko fiantza paratu beharko da.

Sinopsia

Iñaki Perurena harriarekin datorkigu oraingoan ere, ez ohiko moduan, ordea. Harriarekin izan duen hartu-emana modu berezian azalduko digu ordubete inguru irauten duen emankizun poetikoan. Emankizunarekin batera erakustaldia ere egingo du. Berak dioen moduan «harria urteetako bidelaguna izanda bizi oso bat daramat harriarekin eta berarekin jarraitu nahi dut». «Ezingo nuke sufritu nire harri gainean hautsa ikustea eta era berean hautsak harrotu nahi nituzke harriarekin. Nik harriarekin bizitakoari leihoa ireki nahi diot, arnas berritzeak bizia ematen dit eta ingurukoek ere neurri batean hori bizitzea nahiko nuke».

Harria metafora bihurtzen du Iñakik emanaldian, adibide eta hausnarketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun