Eskulan tailerra eginen dute apirilaren 20an eta 21ean Zubietan

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 31a, 19:00

Iciar Mikelpericena gidari, 12 urtetik beheitikoentzako egonen da zuzendua ikastaroa

Zubietako Udalak antolatua, eskulanak egiteko tailerra izanen da herriko eskolan apirilaren 20an eta 21ean. Guztira lau orduko ikastaroa izanen da, 10:30etik 12:30era, Iciar Mikelpericenaren eskutik. 12 urtetik beheitiko haurrentzako dago zuzendua tailerra, eta gehienez ere 15 lagunek parte hartzen ahalko dute.

Izena emateko udaletxera deitu beharko da, 948 45 01 61 telefonora, apirilaren 18a baino lehen. Matrikula 10 eurokoa izanen da, materiala ordaindu ahal izateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun