Aste Santurako futbol campusa antolatu du Osasunak Donezteben

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 2a, 11:00

Apirilaren 19tik 22ra futbol campusa antolatu du Osasunak Donezteben euskaraz. Inskripzioak online egin beharko dira apirilaren 8a baino lehen 948 293 040 zenbakira deituta, actividades@fundacionosasuna.com helbidera mezu bat bidalita, edota esteka honen bidez. 

08:45ean hasi, eta 14:00ak arte elkartuko dira lau egunez, eta lau kategoriatan banatuko dituzte parte hartzaileak:

  • Hastapena: 2015 eta 2018 urteen artean jaiotako haurrentzako. 
  • Ikasketa: 2011 eta 2014 urte bitartekoentzako. 
  • Hobekuntza: 2009 eta 2010 urte bitartekoentzako. 
  • Atezainak: Atezainentzako prestakuntza espezifikoa izanen da, 2008 eta 2014 urte bitartekoentzako. 

120 euroko kostua izanen du pertsonako campusak, baina, kasu batzuetan deskontuak lortzeko aukera egonen da. Bi anaia-arreba edo gehiagok izena emanez gero hamar euroko deskontua izanen da seme-alaba bakoitzarengatik, 2021 eta 2022 ikasturtean eskolako kide izanez gero ere 10 euroko deskontua izanen dute, eta Osasuntxiki klubeko edo Enpresen klubeko kide izanez gero 20 euroko deskontua. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun