Eneit Bertiz garaile izan da Arguedasen ere

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 28a, 20:00

Ez du nolanahiko denboraldi hasiera egin Katea Bike taldeko Eneit Bertiz Apezetxea sunbildarrak Rural Kutxak antolatzen duen Irekian. Atzo Arguedasen jokatu zen bigarrena eta Fiteron jokatutako lehenbizikoan bezala, junior kategorian garaile izan zen Eneit Bertiz eta gisa horretara, maillot horia janzten segituko du. Koldo Herrera herritarrak ere karrera ederra egin zuen eta 23 urtez beheitiko kategoriako podiora igo zen, hirugarren postua lortuz. Sunbillako beteranoena, Igor Agesta, ere ongi ibili zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun