Lanean segitzen dute Doneztebeko Erreka judo eskolako ikasleek Nafarroako Kirol Jokoetan. Kadete eta infantil mailakoek bigarren fasea jokatu zuten martxoaren 5ean eta apirilaren 2an jokatuko den finalerako txartela lortu dute. Bertze aldetik, Aitor Irazokik, Errekako alebin bakarrak, bigarren eta azkeneko fasea jokatu du asteburu honetan, martxoaren 19an.
Infantil eta kadete mailako Errekako judokek beraien markak hobetu dituzte bigarren fasean eta dominak lortzeko aukera izanen dute apirilaren 2ko finaletan. Lehia horretan izanen dira Gaxuxa Zelaieta, Maialen Maritxalar, Eneko Zulaika, Xabat Maritxalar, Joanes Juanotena eta Unai Irigoien.
Aitor Irigoien izan da Errekako kide bakarra alebin mailan eta ez du finalerako sailkatzerik lortu. Baina halere, arras jokaldi politak egin ditu eta ongi akitu du aurtengo lehia.