Aipatzekoa da fundazioak lanean segituko duela Doneztebe, Agoitz, Lekunberri eta Iruritako erremonte eskoletan eta ikastetxeetara ere bisitak egin nahi ditu. Horretaz gain, hainbat txapelketa antolatuko ditu: akitu berria den Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketa, Iruñerriko txapelketa (apirilean eta maiatzean), San Fermin txapelketa (uztailaren 11tik 14ra), Nafarroako txapelketa (ekainetik irailera, 17 herritan) eta Erremonteko Nazioarteko Zirkuitoa berreskuratu nahi dute.
Enpresako erremontistak
E•remonte enpresak hamalau erremontista ditu gaur egun, horietatik lau eskualdekoak: Xanti Uterga doneztebarra, Aimar Saldias oiztarra, Aimar Jabalera doneztebarra, Julen Larretxea doneztebarra eta berriki Iruñeko Alde Zaharreko txapelketa irabazi duen Eloi Otxandorena doneztebarra.