Ludopatia prebenitzeko tailerra eginen dute martxoaren 30ean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 24a, 19:00

Argazkia: Kronika.eus

Ludopatia prebenitzeko tailerra eskainiko dute Donezteben heldu den asteazkenean, martxoaren 30ean Malerrekako Mankomunitatearen egoitzan 16:30ean. Tailerra gazteen gurasoei, tutoreei eta erreferenteei zuzenduta egonen da, eta gaztelaniaz izanen da.

Ikastaroa doan izanen da, baina, eduki mugatua izanen du, eta izena emateko mezu bat bidali behar da 638 52 97 85 zenbakira. Aralar Nafarroako Ludopatia elkarteko kideek emanen dute hitzaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun