Martxoaren 8arekin bat eginda bi ekimen antolatu ditu liburutegiak. Alde batetik, Emakumeen Txokoaren liburu erakusketa, feminismoren inguruko liburuen hautaketa ikusgai dago hilabete osoan. Bertzetik, martxoaren 21etik apirilaren 1era Indarkeriarik kontsumitzen al dugu? erakusketa paratuko da. Myriam Cameros artista nafarrak egindako 12 panelen bidez SETEM izeneko Gobernuz Kanpoko Elkarteak bideratutako erakusketa da.
Gogoetatik abiaturiko testuekin arazo estruktural eta sistematikoak izan arren, normalean ikusezin eta normalizaturik dauden kontsumoa eta indarkeria matxistaren arteko harremanak ezagutuko ditugu. Erakusketaz gain, martxoaren 30ean, asteazkena, 17:30ean, Emakumeak fabrikatzen bideo-foruma eginen da eta apirilaren 1ean (ortziralea) haurrentzako Kamishabai eta tailerrean Laika beldar ausarta ipuina landuko dute, 17:30ean hasita.