Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako finala jokatuko dute Xanti Uterga doneztebarrak eta Garcesek, Eloi Otxandorena doneztebarraren eta Otanoren kontra, martxoaren 18an, ortziralean 19:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partidan.
Final berdindua espero da, gaztetasuna eta beteranotasuna aurrez aurre jarriko dituena. Utergak finalerdietan erakutsi zuen maila erakusten badu, zail izanen dute arerioek, baina Otxandorenak eta Otanok elkar ongi osatzen dute.
Finalean bezalaxe, jaialdiko irekiko duen lehen partidan ere beteranoak eta gazteak izanen dira aurrez aurre: Zeberio II.a eta Ion, Aimar Jabalera doneztebarraren eta Aimar Saldias oiztarraren kontra.
Jaialdirako sarrera 10 euro kostako da, erdia ADANO elkartera eta bertze erdia SOS Ucrania elkartera bideratuko dena.