Errekako bikotea txapeldunorde Nafarroako kluben arteko Nafarroako txapelketan

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 17a, 15:00

Oses eta Baztan txapelarekin eta Maylin II.a eta Leatxe txapeldunordeak, larunbatean Labriten.

Maylin II.ak eta Leatxek 29-35 galdu zuten Agoizko Oses eta Baztanen kontra

Nafarroako kluben arteko erremonte txapelketako finala jokatu zuten larunbatean Iruñeko Labrit pilotalekuan. Agoizko Oses eta Baztan izan ziren txapeldun, Doneztebeko Errekako Eneko Maylin II.ari eta Markel Leatxeri 35-29 irabazita.

Partida osoan nagusi izan zen Agoizko bikotea eta hamar tantoko aldea ere izan zuen (25-15). Gibelean aritu zen Baztanek partida bikaina egin zuen eta Errekako bikotea, tanto gehienak dominatu arren, zuloa ezin topatuz ibili zen. Dena galdua ikusi zutenean hiru tantora hurbiltzea lortu zuten Malerrekakoek (26-29), baina ez zen aski izan markagailua iraultzeko. Azkenean 35-29 gelditu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun