Maddi Ane Txoperenak 'Ene baitan bizi da' liburua aurkeztuko du Donezteben 25ean

Ttipi-Ttapa 2022ko martxoaren 17a

Malerrekako Euskarazko Irakurle Taldeak hirugarren solasaldi irekia eginen du hilaren 25ean liburutegian 19:30ean. Maddi Ane Txoperenaren 'Ene baitan bizi da' liburua landuko dute eta egilea bertan izanen da. Irekia denez, edozeinek parte har dezake solasaldian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun