Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatu dute asteburuan Ezkurran

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 14a, 15:30

Larunbat arratsaldean jokatu zuten kanporaketa Ezkurrako Barranka ostatuan giro bikainean. Juan Sagastibeltza eta Miguel Baleztena izan ziren txepeldunak eta herrialdeko finalerako sarreraz gain, Barrankan bi lagunentzako afaria lortu zuten. Bigarren bikoteak, Leire Mariezkurrenak eta Pili Telletxeak osatua, bi txuleta eta bi ardo botila lortu zituen.

Argazkiak: Jaione Zabalo

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun