Otxandorena-Otanok eta Uterga-Garcések jokatuko dute Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako finala

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 14a, 12:00
Jabalera pilota astintzen eta Uterga begira, ortziraleko finalerdian. Biek partida bikaina egin zuten, baina azkenean beteranoa nagusitu zitzaion gazteari.

Ortziralean jokatu zituzten Iruñeko Alde Zaharreko VIII. Erremonte txapelketako finalerdiak. Eloi Otxandorena doneztebarrak eta Otanok 35-21 irabazi zieten Matxin III.a eta Barricarti eta Xanti Uterga doneztebarrak eta Garcések 35-28 irabazi zieten Aimar Jabalera doneztebarari eta Agirrezabalari. Hortaz, martxoaren 18ko finalean Otxandorena eta Otano. Uterga eta Garcésen kontra ariko dira. 19:00etan hasiko da jaialdia Labriten.

Partida eta partida artean, omenaldia eskaini zitzaion SOS Ucrania elkarteari. Jaialdiko sarreren erdia elkarte jonentzat izan zen eta bertze erdia ADANO elkartearentzat.

Lehenbiziko finalerdian Otxandorenak ongi aprobetxatu zuen Otanoren nagusitasuna gibelean. Bigarrenean, berriz, Utergaren beterania nabarmendu zen, nahiz eta Jabalerak partida handia egin zuen. Partida berdindua joan zen hogeiga bosnako berdinketa bitarte, baina gero Uterga gailendu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun