Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte ortziralean Labriten

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 10a, 18:00

Labrit pilotalekuan jokatuko dituzte Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako finalerdiak eta finala ere.

Matxin III-Barricart, Otxandorena-Otanoren kontra eta Jabalera-Agirrezabala, Uterga-Garcésen kontra ariko dira

Iruñeko Alde Zaharreko VIII. Erremonte Profesionaleko txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte martxoaren 11n, ortziralean 19:00etan hasita Iruñeko Labrit pilotalekuan. Lehen partidan Matxin III.a eta Barricart, Eloi Otxandorena doneztebarraen eta Otanoren kontra ariko dira eta bigarrenean, Aimar Jabalera doneztebarra eta Agirrezabala, Xanti Uterga doneztebarraren eta Garcésen kontra.


ADANO elkartearen eta Ukrainako gerrak kaltetutakoen aldeko jaialdia izanen da eta sarreran 10 euro ordaindu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun