Ezkurran ere inauteriak ospatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 7a, 15:00

Larunbat eguerditik aurrera besta giroa nagusitu zen Ezkurran. Batzuk mozorrotuta eta besteak ez, bazkari ederra egin zuten Barranka ostatuan bildu zirenek. Jexux Mari Irazu eta Julio Soto bertsolarien saioaz ere gozatu zuten, eta trikitilarien doinuekin dantzan borobildu zuten inauterietako eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun