Martxoaren 8a dela eta, Doneztebeko Udalak Zirika Zirkuseko Pantxika Lamurren Alter hegoak gazte eta helduentzako ikuskizuna antolatu du biharko, Herrigunean 17:00etan.
Sinopsia
Pantxika Lamur berrogeitapiko luze dituen emakumea da, menopausia hortxe, berak esaten duen bezala. Moderna eta borrokalaria, bere erronken artean, pertsonen arteko berdintasuna, feminismoa. Neskazaharra izateaz harro dago. Bitxisua, pertsonekin maitemintzen da, ez generoarekin. Bere lagunen laguna (sororitatea). Bere alter egoarekin (maniki bat) eta ezinbestekoa den publikoarekin batera inprobisatuko du. Ikuskizun hau ez da bitan egingo, beti desberdina delako. Umore eta maitasunarekin jositako ikuskizuna! Gozoa, gazia, mina eta pikantea.