'Zubietatik barna' ibilbide gidaturako panela paratu dute estalpean

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 4a, 13:00

Etxeberrian paratutako panela.

Bertan herrian barna antolatutako ibilbide gidatua ikusten ahal da

Ibilbidean zehar intereseko zenbait eraikuntza (plaza, eliza, etxeak, gisu-labeak, iturriak, errota,...) ikusten ahal dira. Aukeratutako eraikuntza bakoitzean ere kartel txiki bat paratu dute informazioa lortu ahal izateko. Informazioa lau hizkuntzatan (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa) lortzen ahal da QR kodeen bidez, Youtubeko kanal batera bidaltzen dutenak.

Zubietako estalpeko panela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun