Independentzia eguneko egitaraua jakinarazi du Malerrekako Ernaik

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 28a, 18:00

Malerrekako Ernaiko kideak urtarrilean Makilipurdira egindako irteeran.

Martxoaren 26rako aldarrikapen eguna antolatu du Malerrekako Ernaik. 'Malerrekako gaztik independentzia' lelopean, egun osorako ekintzak antolatu dituzte. 

  • 11:00. Euskal matxinada berriak. Gaurko eta biharko eztabaidak hitzaldia Andoni Olariagaren eskutik Herriko ostatuan. 
  • 12:00. Herri kirolak Ezkurra frontoian. 
  • 14:30. Herri bazkaria Ezkurra frontoian Bittori Elizalde eta Iker Gorosterrazurekin. 
  • 17:30. Aldarrikapen kalejira herrian zehar. 
  • 22:00. Ekitaldia eta Diraki, Sorokaos, Herdoil eta DJ Bull taldeen kontzertuak Ezkurra frontoian. 

Bazkirarako eta kontzertuetarako tiketak 12 eurotan salgai daude Titi (Doneztebe), Arrano (Lesaka), Intza (Elizondo) eta Monton (Iruñea) ostatuetan. Kontzertuetarako ateak 21:00etan irekiko dira, eta sarrerak bortz euro balio du. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun