Malerrekako Mankomunitateak hondakinak biltzeko kamioi berria erosi du

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 28a, 19:00

Errefusa eta gai organikoa biltzeko erabiliko dute ibilgailu berria

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateak kamioi berria erosi du eskualdeko etxe, denda, ostatu, jatetxe, tailer eta abarretako hiri hondakinak biltzeko. Puntako teknologia duen ibilgailu berria errefusa eta gai organikoak biltzeko erabiliko dute. Mankomunitateko arduradunek adierazi dutenez, «hondakinen bilketa egiteko kamioiak urte asko zeramatzan lanean eta hagitz zaharkitua zegoenez, berritu behar zen. Eskuratu dugun kamioi berri honekin etorkizuneko erronketara egokitu ahalko gara».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun