2022ko Euskal Herriko Mus Txapelketa hasiko da martxoan, Euskal Herriko Mus Federazioak antolatua. Hilaren 13ra arte kanporaketak eginen dituzte herrika, haien artean Donamarian. Herriko ostatuan izanen da, martxoaren 12an 17:00etan. Ondotik, kanporaketak eginen dituzte herrialdeka martxoaren 26an eta 27an, eta apirilaren 9an final handia eginen dute Baigorrin. Hainbat sari izanen dira finalistentzat:
- Txapeldunak: Txapela, garai ikurra, 3.000 euro eta Karibera bidaia lau lagunentzat dena barne
- Txapeldunordeak: Garai ikurra, 1.500 euro eta Karibera bidaia bi lagunentzat dena barne
- 3. bikote sailkatua: 750 euro eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat
- 4. bikote sailkatua: 500 euro eta euskaraz ikasteko urte osorako bi matrikula
- 5. bikotetik 8.era: 250 euro
- 9. bikotetik 16.era: 100 euro
- Herrialdeko finaletan txapelak, garai ikurrak, asteburuko egonaldiak, bazkari eta afariak eta hainbat sari izanen dira.
Txapelketako arauak Euskal Herriko Mus Federazioarenak izanen dira, ehmus.eus web orrian zehaztuak. Epaileen erabakiak mugiezinak izanen dira lehiaketan.