Iruñeko Alde Zaharreko VIII. Erremonte Profesionaleko txapelketa joan den ortzegunean hasi zen eta ortzegun honetan, otsailak 24, jokatuko dute bigarren jardunaldia Iruñeko Labrit pilotalekuan. Lehen multzoan, Beñat eta Ion, Eloi Otxandorena doneztebarraren eta Otanoren kontra ariko dira eta bigarrenean, Xanti Uterga doneztebarra eta Garcés, Zeberio II.a eta Aimar Saldias oiztarraren kontra.
Bigarren jardunaldi hau erabakigarria izanen da lehen jardunaldian galdu egin zuten Beñat-Ion eta Uterga-Garcés bikoteendako. Berriz ere galtzaile suertatzen badira finalerdietatik kanpo geldituko lirateke. Otxandorena-Ion eta Zeberio II.a-Saldias bikoteek, aldiz, beraien lehen partidan garaipena lortuko balute finalerdietan izanen lirateke.