Ezkurrako Udalak auto elektrikoak kargatzeko puntua jarri du

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 23a, 11:30
Ezkurrako pilotaleku parean jarri dute auto elektrikoak kargatzeko gunea
Ezkurrako Udalak ibilgailu elektrikoak kargatzeko gune bat jarri du Ezkurrako pilotalekuko aparkalekuan. Toki entitateetan energia eraginkortasuna sustatzeko, energia berriztagarriak ezartzeko eta mugikortasun elektrikoa bultzatzeko laguntzen deialdiak finantzatutako inbertsio bat da, udal taldearen proposamen baten bidez, eraginkortasun energetikoa hobetzea helburu duena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun