Berriz ere lehian hasiak dira Doneztebeko Erreka elkarteko judokak

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 23a, 17:00

Infantil mailan lau judoka ari dira Errekaren izenean.

Zazpi kirolari ari dira Nafarroako Kirol Jokoetan, Noelia Ariztia entrenatzailearen aginduetara

Pandemiaren geldialdiaren ondotik, Doneztebeko Erreka elkarteko judo ataleko kirolariek gogoz hasi dute denboraldia. Orain otsailean txapelketetan hasiak dira: lehenengoak, infantil eta kadeteak hiru faserekin, eta alebinak birekin.

Kadete mailan bi neska ari dira, Maialen Maritxalar 63 kiloko kategorian eta Gaxuxa Zelaieta 57 kilokoan.

Maialen Maritxalar eta Gaxuxa Zelaieta ari dira kadete mailan.

 

Infantil mailan, berriz, lau judoka paratu ditu Errekak tatami gainean:  Eneko Zulaika (60 kiloko kategorian),  Joanes Juanotena (46 kilo), Xabat Maritxalar (42 kilo) eta Unai Irigoien (38 kilo).

Infantil mailan ari diren Errekako judokak.

 

Alebinetan, Aitor Irazoki (42 kiloko kategoria) da Errekako partaide bakarra.

Aitor Irazoki ari da alebin mailan.

 

Noelia Ariztia entrenatzaileak adierazi duenez, «guzti hauek ilusio handienarekin jokatu dute lehenengo fasea, konbate batzuk galdu eta bertze batzuk irabaziz. Erraten diedan bezala, konpetituz ikasten da konpetitzen, hau dela eta akatsetatik ikasi eta hurrengoa prestatzen segituko dugu klubean».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun