Inauteriak ospatuko dituzte ortziralean eta larunbatean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 23a, 15:00
Baserriz baserri ibiliko dira Gazte Burrunbakoak ortziralean.

Ortziralean auzoetako ibilbidea eginen dute gazteek eta larunbatean orga eta mozorroen desfilea 

Iaz ez baina aurten bai, 2022an inauteriak ospatuko dituzte Donezteben ere. Egitarauari dagokionez, inprobisazioa, azken uneko gorabeherak, eta egitarauan agertzen ez direnak kenduta, honako hau azpimarratzen ahal da aurten.

  • Otsailaren 25ean, ortziralean 08:00etan, Burrunba gazte taldeak antolatutako auzoetako ibilbidea, kotxez  kanpoko aldean dauden auzoetara ailegatzeko. Baina 11:30etik aitzinera gainerako auzoetara oinez eginen dute ibilaldia. Goizean trikitilariek gazteak animatu eta lagunduko dituzte, 17:00etatik 20:00etara Elutxa Txarangak erreleboa hartuko du eta karriketan barna gazteen ibilbidea alaituko du. San Miguel ikastetxeko Haur eta Lehen Hezkuntzakoek ere inauteriak ospatuko dituzte eta aukera izanen dute elkarrekin bazkaltzeko. Gauean berreskuratuko dira hain gustagarri diren afariak, adin guztietako kuadrillek aukera izanen dute ganbarako mozorroei hautsa kentzeko.
  • Otsailaren 26an, larunbat arratsaldean, orga eta mozorroen desfilea izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun