Beintza-Labaienen gogotsu ospatu dituzte inauteriak aurten

Ttipi-Ttapa 2022ko otsailaren 20a

Iaz, halabeharrez, batere ospatu gabe gelditu ziren baina, aurten aldiz, gogoz bizitu dituzte. Otsailaren 18an eta 19an mozorro festa egin zuten. Ostiralean gazteek afaria egin zuten Itur-ondo elkartean. Larunbatean, berriz, gosari-afariarekin ospatu dute eguna. Eta Beintzako ostatuan, ohitura den bezala, haurrek eta gurasoek bazkari ederra izan zuten atzo.   Argazkia: Arantxa Iturralde.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun