Iruñeko Alde Zaharrei VIII. Erremonte Profesionaleko txapelketa otsailaren 17an, ortzegunean abiatuko da Iruñeko Labrit pilotalekuan. Iruñeko Udalak, Euskal Jai Remonte Fundazioak era e•remonte enpresak antolatutako txapelketan sei bikote ariko dira, bi multzotan banatuak.
Lehen multzoan Beñat-Ion, Aimar Jabalera doneztebarra eta Agirrezabala eta Eloi Otxandorena doneztebarra eta Otano ariko dira. Bigarren multzoan Xanti Uterga doneztebarra eta Garcés, Matxin III.a eta Barricart eta Zeberio II.a eta Aimar Saldias oiztarra.
Hain zuzen, otsailaren 17an, ortzegunean 19:00etan Labriten hasiko den jaialdian, lehen multzoko Beñat eta Ion eta Jabalera eta Agirrezabala izanen dira aurrez aurre lehen partidan eta bigarren multzoko Uterga eta Garcés eta Matxin III.a eta Barricart bigarrenean.
Otsailaren 24an, leku eta ordu berean hasiko den jaialdian, lehen multzoko Beñat eta Ion, Otxandorena eta Otanoren kontra ariko dira eta bigarren multzoko Uterga eta Garcés, Zeberio II.a eta Saldiasen kontra.
Martxoaren 4an jokatuko da lehen faseko hirugarren eta azken jardunaldia. Lehen multzoko Jabalera eta Agirrezabala, Otxandorena eta Otanoren kontra eta bigarren multzoko Matxin III.a eta Barricart, Zeberio II.a eta Saldisen kontra.
Finalerdiak artxoaren 11n eta finala martxoaren 18an
Multzo bakoitzeko bi lehenbiziko bikoteek jokatuko dituzte finalerdiak martxoaren 11n, eta finala eta hirugarren posturako lehia martxoaren 18an jokatuko dituzte. Jaialdi guztiak Iruñeko Labriten izanen dira, 19:00eran hasita. Sarreran 5 euro kobratuko dira, osorik ADANO elkarteari emanen zaizkionak. Finala Navarra TV telebistan emanen dute.