Kontrolatutako larre erretzeak egin zituzten atzo Bidasoa-Berroarango mendietan

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 11a, 12:30

Nafarroako Suhiltzaileek jakitera eman dute atzo larre erretze kontrolatua egin zutela Bidasoa-Berroarango mendietan, baso-suhiltzaile eta mendizainen laguntzarekin. Zehazki, 16 Hektareako eremu batean 4 Hektarea garbitu zituzten atzo. Larre erretze kontrolatu hauen helburua «mendiko suteak saihestea eta larreak hobetzea» dela azpimarratu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun