Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lanetako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, hobekuntza esanguratsuak eginen ditu N-121-A errepideko azken zatian, Sunbilla eta Endarlatsako zubiaren artean. Honela, Nafarroako Gobernuak eremu horretan 30 milioi euroko inbertsioa eginen du. Hasierako proiektuan 15 milioi euro zeuden aurreikusita.
16 kilometroko zati honetarako alternatiben estudioa egiteko eta proiektua idazteko 880.000 euroko gastua egitea onartu du Nafarroako Gobernuak eta datozen egunetan esleituko ditu lanak Herri Lan Departamentuak. Berrikuntza nagusi gisa, Lesaka aldean N-121-A errepide zaharraren zati bat erabiltzea aztertzen ari dira, inguru horretan 3 kilometro inguru eta bi errei izateko noranzko bakoitzerako.
Gogoratu behar da Sunbillako Arrigazteluko tuneletik Endarlatsako zubira arteko zati honetako hasierako proiektuari hamar alegazio aurkeztu zizkiotela Berako eta Lesakako udalek eta horietatik zazpi hartu dira kontuan. Lesakan lotune berri bat egitea eta Beratik Iruñerako irteera berria egitea aztertzen ari dira, baita Zalaingo lotunea hobetzea ere.